Logo AJL










































 
 
INTERLINGÜÍSTICA-REN
15. ZENBAKIA ARGITARATZEKO ARAUAK


           1. Behin betiko testua disketean entregatuko da (arren eskatzen da aurretik biruskontrakoa pasatzea), eta baita paperean inprimatuta ere. Batzorde Antolatzaileari azalduko zaizkio, lana jendaurrean aurkezten denean.

           2. Batzorde Antolatzaileak euskarri informatikoan argitaratuko ditu komunikatuak/txostenak.

           3. Luzera: komunikatuak 10 orrialdekoak izango dira, gehienez, eta txostenak, berriz, 15 orrialdekoak. Hor sartu beharko dute oharrak, taulak, grafikoak, irudiak eta bibliografia. Paperean inprimatutako orrialdeak zenbatuta egongo dira; disketekoak ez.

           4. Testu-prozesatzailea: Microsoft Word Windowsarentzat.

           5. Agiriaren formatua: DIN-A4.

           6. Marjinak:

    Goikoa: 3cm

    Behekoa: 3cm

    Ezkerrekoa: 3cm

    Eskuinekoa: 3cm

           7. Letra-tamaina: 11 (Times New Roman), testuarentzat eta azken bibliografiarentzat; oin-ohar, testuz kanpoko aipamen eta adibideentzat, berriz, 10 (Times New Roman) erabiliko da.

           8. Lerroartea: bakuna izango da, testu, oin-ohar eta bibliografiarentzat. Ez da utzi behar espaziorik/lerrorik zurian, paragrafoen artean; beraz, paragrafoaren hasiera koskatu egin beharko da. Testutik banandutako aipamen luzearen paragrafoa, aldiz, ez da koskatuko. Bestalde, egiaztatu beharko da hitzen artean espazio bat bakarra dagoela, eta ez bi.

           9. Lerrokapena: justifikatua.

           10. Irudiak, grafikoak eta taulak: formatu informatikoan eta testuan sartuta aurkeztuko dira, TIFF edo EPS formatuan. Berezimena, berriz, 300 puntukoa izango da, hazbete bakoitzeko.

           11. KOMUNIKATUAREN IZENBURUA: orrialdearen hasieran, erdian (lehen lerroan), letra larriz eta lodiz ipiniko da, azken punturik gabe eta komatxoen artean sartu gabe. Jarraian, lerro bat zurian utziko da, komunikatuaren izenburuaren eta egilearen izenaren artean.

           12. Komunikatzailearen izena: komunikatuaren izenburuaren azpian, eskuinean lerrokatua ipiniko da. IZENaren eta ABIZENen azpian, hurrengo lerroan, eta eskuinean baita ere, ZEIN UNIBERTSITATETIK datorren adieraziko da (ez ipini parentesien artean). Bi informazio horiek maiuskula txikian idatziko dira. Ondoren, bi lerro zurian utziko dira, datu pertsonalen bukaeraren eta testuaren hasieraren artean.

           13. Ataletan zatitzea: atalak eta azpiatalak zenbatu egingo dira, beti 1 zenbakitik hasiz. Salbuespena bibliografia izango da (eransten bada): ez da zenbatuko.
1. Letra lodiz eta koskatu gabe, letra xeheaz, aurreko eta ondorengo paragrafoetatik lerro zuri batez banatua. Ez da azken puntuan amaituko.
1.1. Letra lodiz eta koskatu gabe, letra xeheaz (ez da lerrorik zurian utziko, 1-eko lerroaren jarraian baldin badoa). Ez da azken puntuan amaituko.
1.1.1. Letra lodiz eta koskatu gabe, letra xeheaz (ez da lerrorik zurian utziko, 1.1.-eko lerroaren jarraian baldin badoa). Ez da azken puntuan amaituko.

           14. Adibideak: elkarren segidan zenbatuko dira -(1), (2)…-, letraren tamaina 10 eta letra etzana izango da. Letra etzanaz adibidea bera bakarrik idatziko da; zenbaketa, letra biribilaz (tamaina 10) egingo da. Adibidea testuarekin zerikusirik ez duen esaldia bada, puntuz amaituko da.
           (1) Jonek hemen jan zuen atzo.

           15. Termino bereziak:

    Metalinguistikoak: etzana.

    Testukoa ez den hizkuntza bateko hitz bat edo batzuk: etzana.

    Atzerriko hizkuntzan (esaldi edo zati bat) egiten diren aipamenak testuko esaldi baten barruan, aparteko paragrafoan edo orrialdearen oinaldean: letra biribilaz. Aipamena aparteko paragrafoan baldin badoa, ez dira komatxoak ipiniko; gainerako kasuetan bai.


HITZEZ HITZEKO AIPAMENAK:

           16. Hiru lerro baino motzagoak badira, komatxoen ("") artean, testuan sartuta idatziko dira. Letraren tamaina 11 jarraituko du izaten. Esate baterako: …bat gatoz ideia honekin: "klausula biaktantzialak dira, bi partaideekin, erlazio iragankorra eskatzen dutenak" (Mª A. MARTÍNEZ LINARES 1998: 137).

           17. Hiru lerro baino luzeagoak badira, ezkerrean lerrokatuak, 1,25cm, lehen lerroaren koskarekiko (guztira, 2,5cm), idatziko dira eta letraren tamaina 10 izango da. Paragrafo-hasieran ez da koskatuko. Ez da lerrorik zurian utziko, testuaren eta aipamenaren artean, edo aipamenaren eta hurrengo lerroaren artean. Esate baterako.

           R. RODRÍGUEZ FERRÁNDIZek (1998: 245) esan zuenez:
           Eta CLGari dagokionez, Saussurek atzera bota zuen Anagrametan irekitzen zen aukera, eta han bertan oso zaila gertatzen zena: difonoei egokituko litzaieken mihiko kontsekutibitate bat (azpi-zeinuzko linealtasun bat); horiei entitate linguistikoa eman beharko litzaieke, morfema eta fonemaren artean, zeinu-proiektuak diren neurrian, proformak, anagramatikoki birmoldatzeko zorian dauden neurrian.

           Baldin eta aipamenaren aurretik, aparte, autorearen izenik adierazten ez bada, parentesi artean ipini ahal izango da, aipamenaren bukaeran (letra 11):
           anagramatikoki birmoldatzeko zorian. (R. RODRÍGUEZ FERRÁNDIZ 1998: 245).
           [Erne: puntua aipamenaren amaieran eta ondoren]

           Aparte ipinitako aipamenak ez dira eten-puntuez hasiko (letra xeheaz, ordea, hasi ahal izango dira), ezta amaitu ere. Amaieran azken puntua ipiniko da.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK:
18. Testuan:
           IZENAREN INIZIALA. ABIZENAK (urtea: orrialdea/k) (urtea: orrialdea) [Erne: iniziala eta abizena/k maiuskula txikiz]
           A. BELLO ([1847]1981: 763)

           Erreferentzia orrialde bati edo batzuei buruzkoa ez baizik eta obra oso bati buruzkoa denean, bi puntuak eta orrialde-zenbakiak ez dira ipiniko:

           adierazi zuten bezala (M. ALVAR EZQUERRA 1991: 35).
           adierazi duen bezala M. ALVAR EZQUERRA (1991: 35).
           "ez zaigu ideia batere egokia iruditzen" (G. HAENSCH y R. WERNER 1993: 18) hori zen liburuan behin eta berriz errepikatzen zen ideia (M. ALVAR EZQUERRA 1991).

           19. Testuaren amaieran, bibliografia atalean (ipintzen bada):
           ABIZENA/K, IZEN OSOA, liburuaren izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, urtea.
           ABIZENA/K, IZEN OSOA, "artikuluaren edo kapituluaren izenburua", AUTOREAREN/EDITOREAREN ABIZENA/K, IZENAREN INIZIALAK, liburuaren izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, urtea, orrialdeak.
           ABIZENA/K, IZEN OSOA, "artikuluaren izenburua", aldizkako argitalpenaren izenburua, zenbakia, urtea, orrialdeak. Adibideak:
           ALARCOS LLORACH, EMILIO, Gramática de la lengua española, Madril, Espasa-Calpe, 1994.
           LÁZARO MORA, FERNANDO, "Compatibilidad entre lexemas nominales y sufijos diminutivos", VARELA ORTEGA, S. (ed.), La formación de palabras, Madril, Sintesia, 1993, 303-315 orr.
           KATZ, JERROLD J. y FODOR, JERRY A., "The Structure of a Semantic Theory", Language, 39, 1963, 170-210 orr.
           VALDERRAMA, JUANITO, "Cuéntame un chiste", KATZ, J. J. y FODOR, J. A., It's a joke, Madril, Unicornio, 1967, 13-24 orr.
           Azken atal baten sartuko da bibliografia, eta ez orrialdeetako oinaldeetan ohar moduan. Hala, testu barruko aipamen guztiak (gehi beste batzuk) Bibliografia azken atalean errepikatuko dira.

Beste argibide batzuk:

           20. Hasieran, testuan eta artikuluen aipamenetan, behe-komatxoak ("") erabiliko dira. Baldin eta komatxoen artean dagoen testu baten barruan beste komatxo batzuk erabili behar badira, goi-komatxoak ("") erabiliko dira, eta horien barruan, berriz, komatxo bakunak ('').

           21. Hitz-tarteetan marra luzea (-) erabiliko da; hitz-tartearen hasieran eta amaieran ipiniko da. Dena den, amaierakoa ez da ipiniko, baldin eta hitz-tartearen bidez puntu batez markatutako esaldiaren amaierara iristen bada.

           22. Letra lodiak eta azpimarratuak alde batera utziko dira testuan bertan.

           Azken oharra: baldin eta argitaratzeko entregatu den testuak orrialde hauetan azaltzen diren arauak betetzen ez baditu, testua bere egileari/egileei itzuliko zaio/zaie, zuzentzeko.






VALENTZIAKO UNIBERTSITATEKO





ajl-valencia@uv.es

Maria José Fernández Colomer
Dpto. de Filología Hispánica.
Tel: 96 398.32.69
Maria.Jose.Fernandez@uv.es

Sergio Maruenda Bataller
Dpt. de Filologia Anglesa i Alemanya
Tel: 96.398.30.33
Sergio.Maruenda@uv.es

Elena B. Ruiz
Dpt. de Filologia Anglesa i Alemanya
Tel: 687975146
benito@uv.es

Jorge Martí Contreras
Dpto. de Filología Hispánica.
Tel: 656270498
656270498@amena.com

Montserrat Pérez Giménez
Dpto. de Filología Hispánica
Tel: 687472550
Montserrat.Perez@uv.es

Filoloji Kakultatean

VALENTZIAKO UNIBERTSITATEKO

Avda. Blasco Ibáñez 32
46010 Valentzia