Grupo de Medición y Evaluación, Universitat de València
Grupo GEM

LOGO-Avaco.jpg

Testuinguru Aldagaien Analisia:Hezkuntza-sistemen ebaluaketetarako testuinguru galdera-sorten diseinua (AVACO)

Hezkuntza-sistemen ebaluaketa autonomiko, nazional zein nazioartekoek (PISA edo TIMMS Proiektuak), errendimenduaren azalpenaren gaitasunean dute planteamenduaren alderdi ahulena. Honek ondorioz praktikan eragin xehe bat dakar, bere erabilera arriskuan jarriz. Dena den, gertaera honek ez du zerikusirik errendimenduaren neurketarako garatutako tresnen kalitate faltarekin, nahiko sofistikatuak dira eta egokitze tekniko maila ona aurkezten dutelako (fidagarritasuna eta baliagarritasuna), baizik eta testuinguru tresnen orientazio eskasarengatik baino.

Testuinguru tresnak ikasle, famili eta ikastetxeetako eragileei (irakasle, zuzendaritza-taldea,…) zuzenduriko galdera-sortak dira zeinen helburu nagusia sarrera, prozesu eta testuinguruko aldagaiez informazioa jasotzea den. Ebaluaketa plangintzan errendimendu mailak (hezkuntza-sistemaren produktu edo emaitza gisa) eta hezkuntza-jardueraren hobekuntzan parte hartzen duten faktoreak ezagutzeko erabiliak izango dira.

Proiektua Pedagogia Diferentzialetik egindako berrikusketatik abiatzen da, hezkuntza-sistemen ebaluaketetan interesa izan dezaketen aldagai diferentzial zein bereizleak eta neurketa/ebaluaketarako erabilgarri diren tresnak ezagutzea zuzendua dagoelarik.

Azken xedea, eskala nahiz testuinguru galdera-sortetan azaldu daitezkeen neurri hauek funtsezko adierazletara murrizteko aukerak baloratzea da, mota honetako ebaluaketa planetan erabiltzeko tresnak sortuz.

Proiektuaren helburuak ondokoak dira:

1. Hezkuntza-sistemen ebaluaketarako sarrera, prozesu eta testuinguru aldagaien analisia.

2. Testuinguru Galdera-sorten Diseinua.

3. Tresnen Balidazioa.

volver